AURKEZPENA

ONGI ETORRI GURE BLOGERA!

Gasteizko Haur Hezkuntzako Bigarren mailako lau ikasle gara; Karol, Nagore, Maialen eta Sabiñe. Blog honetan, eskola 2.0 eta elkarbizitzaren inguruko informazioa sartuko dugu, beti ere, Haur Hezkuntzako etapan oinarrituz.

PROIEKTU BERRITZAILEA: AGENDA 21

Gaur egun, eskola askok Agenda 21 proiektua indarrean dute. Esate baterako, Langile ikastolan, Hernani (Gipuzkoa).

Beraz, datorren lerroetan proiektu hau azalduko dugu:

Proiektuaren kokapenari dagokionez, honen helburua Eskolako Ingurumenaren Kudeaketa jasangarria sustatzea da. Bertan, egitasmoan eragile ezberdinek parte hartzen dute: Foru Aldundia, Udala eta herriko ikastetxeak.Landuko den gaia herriko eskolen artean adosten da.

Honetaz gain, proiektuak zeinbait helburu zehatz ditu hauek ondorengoak direlarik: 

-  Hernaniko Agenda 21ean parte hartu eta gizarte eta lurralde ingurunean integratzea.
-  Hezkuntza komunitateko herriko partaide guztien arteko koordinazio mekanismoak sendotzea. 
-  Ikastetxeetan eta udalerrian modu jasangarriago batean bizitzen hasteko akordiotara iristea. 
- Ikasleak beren ikastetxeko eta beren udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten ataletan parte hartzea, laguntzea, erabakiak hartzea eta inplikatzen ohitzea. 
-  Ikastetxea ingurumenarekiko arduratsua eta errespetuzkoa den praktika baten eredu bilakatzea. 
 
Bestalde,  beste zenbait kontzeptuei ere garrantzi handia ematen diote: 

- Kontzientziazioa: ikasle, irakasle, gurasaoak eta ikas-komunitate orokorrean, ingurumenarekiko bere osotasunean hartuta eta berearekin erlazionatutako arazoekiko konzientzia hartzea eta begirunezko jarrerak sortaraztea.
-   Ezaguera: ingurumena bere osotasunean eta dituen arazoen oinarrizko ulermena bultzatzeaz gain, gizakiak irizpide kritikoaren garrantziaz jabetarazi. 
-   Jokabidea: giza baloreen zentzua, ingurumenaren aldeko interes sakona eta beraien jokaeren bidez, ingurumenaren babesa eta hobekuntza lortzea.
- Parte hartzea: udalerriaren ezagutza sakonagoa uraren arazoari kasu bereizia eginez beraiekiko zainketa eta errespetu handiagoa lortzea, ekintza parte hartzaileen aldeko sustapena eginez. 

Behin helburuak aipatuta, proiektu honen bitartez gauzatzen diren jarduerak ondorengo taulan ikus daitezke:




Taulan agertzen diren jardueran ondorengo eran programaturik daude:


1.-Antolamendua eta Planifikazioa:
            A) Baliabideak ezagutu, eta zikloka behar egokiak ikusten diren gaiak aukeratu.
            B) Gela bakoitzetik ikasle ordezkari bana aukeratu eta bilera egutegi bat zehaztu.
            C) Curriculum batzordean, urteko Plangintza aurkeztu. Batzorde honetako ordezkarien bitartez plana ziklotara eraman.
            D) Zikloka, Koordinatzaileak egindako lehenengo aukeraketatik egoki ikusten diren aktibitateak adostu. 

2.-Sentsibilizazioa eta Motibazioa: URRIA-AZAROAN.
            -Gaia girotzeko bideo irakurgai edo materialak aukeratu.

3.- DIAGNOSTIKOA gure eskolan.
ž  -Diagnostikoaren ondorioak eta lehentasunak.

4.-EKINTZA PLANA: URTARRILA, OTSAILA, MARTXOA, APIRILA
ž  -Komunikazio plana.

5.-Eskolen UDAL FOROAK: konpromisoak eta proposamenak.


6.-Eskola Agenda 21ren hasierako eta amaierako EBALUAZIOAK.


Proiektu honen metodologia honakoa da:

- Parte hartzailea: herritarren partaidetzak erabakiak, ekarpenak eta iritziak hartzerako orduan garrantzi handia du.
- Motibatzailea: ikastetxetik kanpo ateratzea eta ekintza dinamikoak egitea oso motibagarria da.
- Adostasuna bilatzen duena: herri bereko ikastetxe desberdinak proiektu berdinean lana egiten dute. Horretarako, bildu, eztabaidatu eta erabakitzen dute.
- Tokiko ikuspegia: ekintza partehartzaileetan tokiko ikuspegia izango du eta haurrek herriaren alde zerbait egiten ari direla sentitu behar dute. 

 Proiektu honen parte hartzaileak zeintzuk diren jarraian agertzen da:








No hay comentarios:

Publicar un comentario