-Gelarako baliabideak:
Leer.es: materiales: bertan haur hezkuntzarako zein lehen hezkuntzarako hainbat ariketa azaltzen dira. Esate baterako, Aliciaren bitartez, bost urteko haurrek irakurtzen eta idazten ikasten dute. Hau ondorengo link-ean ikus daiteke: http://docentes.leer.es/materiales/?nivel=264
Agrega proiektua: proiektu honetan haurrekin ariketa ezberdinak lantzeko proposatzen dira. Hauek gazteleraz, euskaraz, gallegoz, katalanez edota valentzianoz egiteko aukera dago. Bestalde, ariketa bakoitza era argi batean azalduta dago; adina, azalpena, eta helburuak agertzen direlarik. Hau ondorengo link-an ikusi daiteke: http://www.proyectoagrega.es/client/catalogue/CatalogoAgrega_es.pdf
JClic: programa honen bitartez, irakasleek zenbait ariketa sortu ahalko dituzte. Gainera, programa erabiltzea oso erraza da. Lehenik, hau deskargatu behar da. Ondoren, link-ean agertzen diren instrukzioak irakurri behar dira, hau nola erabiltzen den jakiteko.
http://clic.xtec.cat/es/jclic/
Proyecto Pi 2.0: Espainiko gobernuak sorturiko programa da. Ariketa hauek Lehen Hezkuntzarako prestatuak daude.
Informazio gehiagorako ondorengo link-a klikatu: http://recursostic.educacion.es/multidisciplinar/pizarrainteractiva/web/
No hay comentarios:
Publicar un comentario