Euskara sustatzeko ere hainbat aktibitate gauzatu daitezke. Adibidez:
- Txikinet: ipuinak, jolasak, olerkiak...: http://www.txiki.net/
- Etxekogiroan.com: ipuinak entzun http://etxegiroan.com/gazteak_euskara.php
Ingelera, Musika eta Plastika lantzeko berriz era askotako jolasak aurki daitezke:
- Poisson rouge: http://www.poissonrouge.com/tank.php
- Poisson rouge: adibidez: http://www.poissonrouge.com/123/
Hauetaz gain, beste baliabide asko topa ditzakegu, esaterako haurrentzako ipuinak. Hauek teknologia berriak erabiliz, hau da, ordenagailuen bitartez, hainbat ipuin landu daitezke. Hauek irakasleak lortu nahi duen helburuaren arabera aukeratuko ditu. Ondoren, zenbait adibide jarri ditugu:
Ipuinei dagokienez, IKT-ek aukera zabalak eskaintzen dituzte. Arbela digitala erabilita, haurrek irudiak tamaina handiago batean ikus ditzakete, hauek erakargarritasuna handituz; horrela, haurrek ez dute arreta galduko. Honetaz gain, haurrek irakurtzen jakinez gero, testua irudien beheko aldean jar daiteke, haurrek istorioa jarrai dezaten.
Aukera bat irakasleak ipuina kontatzea izango litzateke, eta horretarako ezinbestekoa da irakasleak pertsonaien araberako ahotsak jartzea, keinuaz baliatzea, etab. Beste aukera bat ipuinak soinuarekin erabiltzea izango litzateke. Hau ikasleei oso erakargarria gerta dakieke, ahots ezberdinak entzungo bailituzkete.
Ipuina entzun eta gero, goiko baliabideak erabilita hainbat ariketa plantea daitezke: ipuinan agertutako irudiekin puzzleak egitea, hiztegia lantzea, pertsonaiak gogoraraztea, etab.
Ikusten duzuenez, IKT-ak oso aukera egokia izan daitezke, eta hauek erabiltzeko baliabideak ugariak eta anitzak dira. Beraz, baliabide hauek zuen laguntzazkoak izango direlaren esperoan, IKT-ak erabiltzera bultzatu nahi zaituztegu. Animo!
No hay comentarios:
Publicar un comentario