AURKEZPENA

ONGI ETORRI GURE BLOGERA!

Gasteizko Haur Hezkuntzako Bigarren mailako lau ikasle gara; Karol, Nagore, Maialen eta Sabiñe. Blog honetan, eskola 2.0 eta elkarbizitzaren inguruko informazioa sartuko dugu, beti ere, Haur Hezkuntzako etapan oinarrituz.

KULTURANIZTASUNA: Haur jolasak

HAUR JOLASAK
Datorren lerroetan, jolasak kulturaniztasuna lantzeko oso baliabide egoki eta garrantzitsuak direla erakutsiko dizuegu.


BESTE KULTURA BATZUETAKO JOLASETARA HURBILPENA

 Jarraian, kultura guztietako jolasetan maiz errepikatzen diren ezaugarriez hausnartzerai eta hauek aztertzeari ekingo diogu.

  • Balore eta ideien transmisioa. Munduko jolasak gizarte eta une historiko ezberdinetan sortu dira eta balore eta ideia ezberdinak gordetzen dituzte beren baitan. Kontuz bultzatu nahi ez ditugun baloreekin: sexismoa, indarkeria, gerra, konpetentzia.... Kasu askotan jolasek moldagarritasuna daukate, erabil dezagun imajinazioa! Haurrei gizarte ezberdinen ezaugarrien gainean hausnartzeko ere erabili ditzakegu
  • Kultur aniztasunaren haritik. Toki ezberdinetako pertsonengandik hurbilago sentitzeko tresna paregabea izan daitezke jolasak: gure arteko antzekotasunak azpimarratu, beste herriak...
  • Jolas egitea munduko beste herriengandik hurbilago sentiarazten gaitu
  • Haurren arteko harremanetan benetako ekarpen aberats bat egin nahi baldin badugu jolasen bitartez, jolasak edo jostailuak banatu egin behar dira. Garrantzitsuagoa da adibidez talde osoaren bitartez eginiko jostailu bat guztien artean erabiltzeko norberak berea egitea baino
  • Jarduera ezberdinetan, kultura ezberdinetako elementuak agertzea sainduko dugu. Jolasa aberastu dezakeen kulturen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak bilatuko ditugu. Adibidez, jolas bat egiterako orduan toki ezberdinetako esaerak erabil daitezke, toki ezberdinetako elementuak erabiliz eraiki daiteke beste jolas bat...Munduko jolasak
MUNDUKO JOLASAK ETA KULTURANIZTASUNA

Aisialdiren esparrua kulturartekotasunaren transmisioa sendotzeko espazio bikaina dugu eta munduko jolasak baliabide aparta izan daiteke horretarako. Xede honekin, garrantzitsua da planifikazio eta hausnarketa egoki batzuk gauzatzea honen erabilera egokia lortzeko. Orokorrean `` bestearen´´ pertzepzioa era positiboan sentiaraztea eta jarrera diskriminatzaileak baztertzea izango dugu helburu, munduko jolasen erabileran.
Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuen ohitura ludikoarekin goza dezake haurrak eta honela, lotura afektibo positiboak sortaraziko dira haurraren eta jolas horren eta bere jatorriaren artean.


Beste herri batzuen errealitateari buruzko informazioa eta ezagutza ere, landu daitezke baliabide hauen laguntzaz : biziera ezberdinak, hizkuntzak, jarduera ekonomikoak... kulturaren arteko errespetuzko eta berdintasuneko harremana lortzeko bien beren arteko ezagutza oso faktore garrantzitsua da. Jolasen ezaugarriek hainbat gai jorratzeko abiapuntua suposa dezake, horiek nola bideratu aurrez pentsatuz hanka sartzeak saihestuko ditugu.

EUSKAL JOLASA IKASTAROA


Oraingo honetan, jolasen ikastaro bat aurkeztuko dizuegu non haurrentzako hainbat jolasak ikasteko aukera izango duzuen.
Hainbat elkarteetan ikastaro egiten dira, baina guk Urtxintxan egiten diren ikastaroei buruz hitz egingo dizuet. Elkarte honek hainbat ikastaro eskaintzen ditu; begirale izateko ikastaroak, euskal jolas ikastaroak ...

Elkarte hau umeen aisialdian lan egiten du; barnetegiak prestatu, udalekuak, irteera, tailerrak... eta jolasak ere asko lantzen dituzte.
Informazio gehiago nahi baduzue, sar zaitezte aisia.net web orrian eta han azalduta izango duzue ikastaroen datak, denbora, helburuak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario