Zer da arbel digital bat?
Arbel digitala Elkarreragilea (ADE) dimentsio desberdinetako pantaila da.
Zertarako da baliagarria?
Ordenagailua eta proiektore digitalarekin konektatuta, periferikoa bezala, oso tresna potente bihurtzen da irakaskuntzan, ohiko arbelaren erabilera eta IKTren baliabide multimedia guztiarekin elkartzen direlako.
Eusko Jaurlaritzak emandako orientabideak:
Arbel digitalarekin lan egiteko Notebook 10 programa erabili behar da. Horretarako, lehenik eta behin progama honen deskribapena eta funtzio nagusiak zeintzuk diren azaldu behar da:
Notebook
Hezkuntza-software bat da, eta eduki digitalak gelan aurkezteko balio duten zenbait tresnaz osatuta dago. Horrez gain, programak zenbait kontrolatzaile (driver) ditu, eta, kontrolatzaile horien bidez, ordenagailua eta SMART arbel digital elkarreragilea komunika daitezke.
Notebookarekin zer egin daiteke?
Gainera, Notebookek zenbait tresna berezi ditu :
- Objektu animatuak eta errotuladore magikoa,
- Eskolak dinamikoagoak eta entretenigarriagoak egiten laguntzeko.

Ezaugarriak azaldu ondoren, funtzioak honako hauek dira:
- Objektu digitalen hamar galeria dituen hezkuntza-softwarea da.
- Hainbat edukirekin aurkezpenak sortzeko eta egiteko tresnak ditu; edukiak izan daitezke irudiak, oharrak, Flash
fitxategiak...
- Arbel digital elkarreragilean egiten diren jarduerak grabazio batean erregistratzeko grabagailua du.
- Arbelaren ondoan gaudenean testua idatzi ahal izateko teklatua du.
- Tresna mugikorrak ditu, oharrak idazteko eta pantailaren kapturak hartzeko.
- Softwarearen eta hardwarearen konfigurazioa erakutsi eta aldatzeko kontrol-panela du.
Behin ezaugarriak eta funtzioak azalduta progama nola instalatzen den jakin behar da. Hau nola egiten den jakiteko ondorengo link-a klikatu eta bertan agertzen diren pausuak jarraitu:
http://www.eskola20.org/formacion/tutoriales/nivel1/pdiII/modulos/eu/content_1_3.html
http://www.eskola20.org/formacion/tutoriales/nivel1/pdiII/index.html
Arbel Digitala zertan datzan hobeto ulertzeko ondorengo diapositibak ikusi:
No hay comentarios:
Publicar un comentario