Gaian zuzenean sartu aurretik, egokia iruditu zaigu Haur Hezkuntzako ziklo ezberdinen inguruko informazio orokorra eskaintzea.
Haur Hezkuntza 0-6 urte bitarteko haurrek jasotzen duten nahitaezkoa ez den hezkuntza etapa da.
Helburu nagusia: 0-6 urte bitarteko haurren premiei erantzutea da. Baita, haurrak bere gorputza eta ingurune soziala ezagutzea, besteekin harremanetan jartzea eta hauen autonomia sustatzea lortu nahi dira ere.
Irakasleak: kalitatezko harremanak ezarri behar ditu bere ikasleekin; segurtasuna, hurbiltasun fisikoa, maitasuna, konfiantza... sentimenduak transmititu behar dizkie.
Bestalde, haur hezkuntza bi etapa desberdintzen dira ondorengo kontzeptu mapan ikus daitekeen moduan:
Lehenengo zikloan, haurrak oinarrizko funtzio sentsorialak garatzen ditu. Erreflexuaz jokatzetik ekintza boluntarioetara igaroko da urte bete inguruko haurra; ibiltzeko ekintza boluntarioa ikasiko du esate baterako.
Garai honetan: haurrak inguruko pertsonekiko menpekotasun handia du. Eguneroko ekintzak burutzeko beharrezkoa du helduaren presentzia. Esate baterako, janzteko.
Ildo beretik, lehen urtean, haurra ez da hitzez komunikatzen, keinuen bidez baizik. Bigarrenean, berriz, haurrak oreka eta koordinazioan aurrera pausu handiak emango ditu. Beste haurrekin jarriko da harremanetan eta autonomia handiagoa eskuratuko du.
Honetaz gain, esfinterraren kontrolerako urratsak ere ematen ditu.
Bigarren zikloan, hirugarren urtean gorputzaren kontrola eskuratzen joango da umea. Hala nola, eskailerak jaitsi eta igotzeko gaitasuna edota jauziak egiteko gaitasuna eskuratuko dute.
Garai honetan: umea ezezkotasun aldia sufritzen du, non une oro ezezko posturan kokatzen den eta bere erantzun nagusiena ezezkoa da. Honetaz gain, ikusmen-esku koordinazioa ia erabat kontrolatuta dauka, eta gorputzeko atalak ezagutzen dituela ere esan genezake.
Hari beretik, hirugarren urtean haurrak imitazioa erabiltzen du baliabide bezala ikasteko. Bi imitazio mota bereiz daitezke:
Imitazioa menperatzea haurraren garapen pertsonalarentzat izugarrizko aurre pausua izango da.
Adin honetan: umea aho hizkuntza egituratzeaz gain artikulatzen ere hasta da, helduen laguntza izango duelarik. Haurra gauzen eta gertaeren zergatiaz galdetzen hasten da ere, bere ingurunea hobeto ezagutzeko helburuarekin.
Garai honetan: alderdi psikologikoak plasmatzen laguntzea ere garrantzitsua da. Haur bakoitzaren alderdi psikologikoa plasmatzeko erak anitzak dira. Besteak beste, jolas sinbolikoa eta adierazpen plastikoa asko erabiltzen dira.
Bigarren zikloan: haur askorentzat euren lehen urtea eskolan izango da. Haurren garapena ebaluatzeko erabiltzen den metodoa, behaketa izango da.
Ziklo hauetako umeek ondorengo ezaugarriak dituzte: esku kontrola, lateralitatea menperatzen hasten dira, espazio nozioak ezagutzen dituzte, objektuen ezaugarriak desberdintzen dituzte, aho hizkuntza aberastu dute, berekoitasuna azaltzen dute eta autonomiarako ohitura sortak hartzen dituzte.
Ziklo hauetako umeek ondorengo ezaugarriak dituzte: esku kontrola, lateralitatea menperatzen hasten dira, espazio nozioak ezagutzen dituzte, objektuen ezaugarriak desberdintzen dituzte, aho hizkuntza aberastu dute, berekoitasuna azaltzen dute eta autonomiarako ohitura sortak hartzen dituzte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario