Jakina denez, gure eskoletan hainbat herrialde eta kulturetako ikasleak geroz eta ugariagoak dira. Hau horrela izanda, kulturaniztasuna bultzatzea oso aberasgarria izan daitekeelakoan gaude.
Kulturaniztasunak, kultura ezberdinak elkarrekin bizitzea du helburu, aniztasuna benetan aberasgarria izateko, eta honek eskaintzen dituen aukera ezberdinak sustatzeko. Elkarreraginak positibotzat jotzen ditu, kanpotik datorren pertsona historia eta kultura baten jabe baita. Bai etorri berria, bai bertako pertsona elkar bizitzaz aberastu daitezke, beraz, interferentzia bi aldetakoa izango da.
Hau ikusita, baliatu gaitezen egoera honek eskaintzen dizkigun aukeretaz, eta goazen elkarrekiko ikaskuntza hori bultzatzera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario